NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK

Saltatu orri honen eduki nagusira.

Orrialdearen menu nagusira joan.


ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

OGI-PAPURREN BIDEA

Instalazioak

  • ERESBILen egoitza garai batean osagai elektrikoak egiten zituen Niessen lantegiak hartzen zuen orubean kokatuta dago. Errenteriak bizi izan zuen industri krisialdiaren eta susperraldiaren lekuko dugu eraikina; 2000. urtean lokal batzuk eraberritzen hasi ziren ERESBILen egoitza bertan jartzeko. ERESBIL Lanean hasi zenean, 1974. urtean, Errenteriako Kaputxinoen Elkarteak utzitako lokal batzuetan zuen egoitza. Eresbilen egoitza Errenteriako Hiribilduaren Kultur Zentroko eraikuntza berrien eta Errenteria Musikal Musika Eskolaren ondoan dago.

    Eraikinak lau solairu ditu eta 475 m²-ko azalera; guztira 1.300 metro koadroko azalera erabilgarria du.

    Eresbil eraikina Sarrera

  • Kontsulta-gela

    Honako aukerak eskaintzen ditu:

    • OPAC zerbitzua edo Eresbilen datu-baseak zuzenean kontsultatzeko aukera.
    • Eresbilen gehien erabiltzen diren materialak kontsultatzeko sarrera librea:
      • - Sarrera libreko liburutegia.
      • - Ohiko partituren eta Bilduma monumentalen Saila.
      • - Dagokion urtean hartutako aldizkariak.
    • Eresbilen sarturik dauden euskal musikagileen 28.000 partitura baino gehiagoren laburpena.
    • Mikroformen irakurgailua-inprimagailua.
    Kontsulta gela

  • Estudio-kabina

    Gune honetan eskaintzen dena:

    • Partiturak estudiatzeko piano bat.
    • Abesbatzen partiturak ikusteko sarrera librea, Euskalerriko Abesbatzen Elkartearekin batera.
    Estudio kabina

  • Entzun eta ikusteko gela

    8 lagunentzako lekua du. Honela hornitua dago:

    • Banakako entzunaldietarako bi fonoteka-gune independente.
    • Taldekako entzunaldietarako bi bozgorailu.
    • 42´´ko plasma-pantaila irudi-iturri desberdinetarako.
    Entzun eta ikusteko gela

  • Erabilera anitzeko aretoa

    • 30 lagunentzako lekua du.
    • Bertan hitzaldiak, ikastaroak, multimedia aurkezpenak egin daitezke.
    • Bideo eta datu proiektagailua irudi-iturri desberdinetarako.
    • Diapositiba eta gardenkien proiektagailuak.
    • Pantaila mugikorra.
    • Dolby 5.1 soinu-sistema, mikrofonoen nahasgailu automatikoa hitzaldietarako.
    Erabilera anitzeko aretoa

  • Erakusketa-gunea

    Kontsulta-gelako gune bat artxiboko bildumak eta materialak aurkezteko eta sartu berriak diren fondoak denboraldi batez erakusteko erabiliko da.

    Erakusketa-gunea

  • Bilera-aretoak

    Eresbilek musikarekin zerikusia duten elkarte eta taldeen bilerak egiteko hainbat areto ditu.

    Bilera-aretoak


ORRIALDEAREN OINA

Andra Mari coral - abesbatza | Errenteriako udala - Ayuntamiento de Renteria | Gipuzkoako foru Aldundia - Diputaciˇn Foral de Gipuzkoa | Eusko Jaurlaritza: Kultur Saila - Gobierno vasco: departamento de Cultura

ORRIALDEAREN MENU OSAGARRIA