NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK

Saltatu orri honen eduki nagusira.

Orrialdearen menu nagusira joan.


ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

OGI-PAPURREN BIDEA

  • Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Zerbitzuen eskaintza

Zerbitzuen eskaintza

Kontsulta-gela

Eresbilek duen kontsulta-gelan erabiltzaileek zuzenean ikusi eta kontsulta ditzakete erreferentzia-bilduma eta bibliografiarik gaurkotuena, euskal musikagileen partitura-bilduma eta urtean zehar jasotzen diren aldizkariak.

Era berean, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioarekin batera osaturiko abesbatzen liburutegia ere kontsulta daiteke. Gela batean piano-estudioak egiteko piano bat ere badago. Bestalde, bertara joaten direnek beste bi gela erabil ditzakete, bakarka nahiz taldeka, artxiboko ikus-entzunezko dokumentazioa ikusteko edo entzuteko.

Bibliografiari buruzko orientabideak eta argibideak

Hainbat gairen inguruko bibliografia-orientabideak: gelan bertan, ohiko postaz edo posta elektronikoz edo fax bidez. Gai zehatz baten inguruko galderak direnean informazioa zuzenean telefonoz jaso daiteke.

Dokumentuen erreprodukzioa

Ikerlariek dokumentuak (testudunak nahiz soinudunak) erreproduzitzeko aukera izango dute, baina betiere Jabetza Intelektualaren Legeak eta dokumentuak babesteko printzipioak adierazitako muga batzuk kontuan harturik. Jabetza publikokoak ez diren obrak, jabetza intelektualaren eskubideak dituztenak alegia, erreproduzitu ahal izango dira, baldin eta irabazteko asmorik gabe eta ikerketa-xedeekin bakarrik erreproduzitzen badira (1/1996 LEDko 37.1 art.). Artxibo honek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, egindako erreprodukzioak legeak babesturiko egile-eskubideen kontra erabiltzen badira.

Eskabideak bideratu ahal izateko eskaera-orria bete eta dagokion ordainketa egin behar da. ERESBILen dagoen edozein dokumentu (testua, argazkia nahiz soinua duena) erreproduzitu eta beste nonbait argitaratu nahi izanez gero, horren jatorria argi aipatu beharko da, eta nolanahi ere, erreprodukzioa artxibo honetan egin dela adierazi beharko da.

Liburutegien arteko mailegua

Zerbitzu hau batez ere Euskal Herriko musika-liburutegientzat antolatu da, nahiz eta batzuetan maileguak beste liburutegi batzuei ere egin ahal izango zaizkien. Partikularrei ez zaie inoiz mailegurik egingo. Beren egoera dela-eta, mailegutik kanpo dauden obrak eskatzen direnean erreprodukzio bat bidaliko da, eta kasu horretan erreprodukzio hori ordaindu egin beharko da. Eskaturiko dokumentu bakoitzeko inprimaki bat bete beharko da, eta maileguak hilabeteko epea izango du, jasotzen denetik hasita. Epe hori luzatzeko aukera izango da.

Bibliografia-zerbitzuak

ERESBILek Lege Gordailuaren arabera sailkatzen ditu bertara sartzen diren dokumentuak, eta dagozkien erregistroak Lakuako Eusko Jaurlaritzaren Liburutegira bidaltzen ditu.

Aldez aurretik eskatuta, katalogo bibliografikoak edo diskografikoak ere egiten dira.

Erreprografia - Kopien prezioak

(Ikerlanetarako).

FotoKopia

A4, txuri-beltzean, inprimaketa ordenagailu bidez, mikroformen fotokopiak:
0,10 €
A4, koloretan:
0,60 €
A3, txikitzea edo handitzea:
0,15 €
A4, eskaner bidezko fotokopiak:
0,60 €
Eskaneatua, erresoluzio onean:
1 €

Imajinak CDan bidali ezkero, 3 € gehituko dira euskarriagatik

Soinuen eta ikus-entzunezkoen erreprodukzioak

CD-R, Kasetea, mini-diskoa:
9 € (hiru abesti baina gehiago, euskarria barne. Abesti bat eta hiru artean, 1 € abestiko gehi 3 € euskarria)

Ordenagailuko zerrendak

Zerrendak paperean jasotzeko, galdetu prezioa; eskaturiko zerrenda-motaren araberako prezioak.
(Merkataritza-erabileretarako galdetu prezioak eta baldintzak).


ORRIALDEAREN OINA

Andra Mari coral - abesbatza | Errenteriako udala - Ayuntamiento de Renteria | Gipuzkoako foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa | Eusko Jaurlaritza: Kultur Saila - Gobierno vasco: departamento de Cultura

ORRIALDEAREN MENU OSAGARRIA