NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK

Saltatu orri honen eduki nagusira.

Orrialdearen menu nagusira joan.


ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

OGI-PAPURREN BIDEA

  • Hasiera
  • Eresbilez
  • Harreman instituzionalak

Harreman instituzionalak

Eresbilek maiz lankide dituen musika eta dokumentazio erakundeak:

  • Euskal herriko musikagileen elkartea

    ERESBIL da musikagileen elkartearen egoitza, eta laguntza ematen dio zabalkuntza lanetan eta bestelakoetan.

    http://www.musikagileak.com
  • EUDOM - euskal dokumentazio musika elkartea

    ERESBILek Euskal Herriko musika baliabide bibliotekarioak gehitzea sustatzen du. Horretarako 1987z geroztik bilerak egiten dira dauden musika-bibliotekarioekin, kontserbatorioetakoak gehienak, irizpideak bateratzeko eta elkarrekin ekintzak bideratzeko.

    2007an musika liburu, partitura eta soinu grabazioen Sailkapen sistematikoa argitaratzen da.

  • Txistularien elkartea

    ERESBILek Elkartearen "Txistulari" aldizkariarekin lankidetza estua du, eta bertan argitaratutako partitura askoren eskuizkribuen jagole ere bada.

    www.txistulari.com
  • Euskal herriko koruen federazioa

    ERESBILek EAEko Koru Biblioteka izeneko partitura berezien sail bat sortu du, XIX, XX eta XXI. mendeetako koru-partituren funtsa biltzeko. "MUSICA" nazioarteko koru-musika datu-basearen proiektuan ere parte hartu du.

    www.koralakeae.com
  • Eusko Ikaskuntza

    ERESBILek Eusko Ikaskuntzarekin batera Kantutegia, euskal kanta tradizionalen web gunea, proiektuaren diseinuan parte hartzen du.

    www.eusko-ikaskuntza.org
  • INAEM-en musika eta dantza dokumentazio zentroa (Hezkuntza eta Kultura Ministerioa)

    ERESBILek BIME (Espainiako Musika Bibliografia) proiektuan parte hartu du, baita Espainiako Musika Baliabideak delako datu-basean ere. 2009an AMA - Musika Artxiboen Errejistroaren proiektuan parte hartu du.

    www.musicadanza.es

ORRIALDEAREN OINA

Andra Mari coral - abesbatza | Errenteriako udala - Ayuntamiento de Renteria | Gipuzkoako foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa | Eusko Jaurlaritza: Kultur Saila - Gobierno vasco: departamento de Cultura

ORRIALDEAREN MENU OSAGARRIA