Juan Zelaia Letamendi

Musika-Beka

Euskal Fundazioa Eresbil

2007-2008: Uruguaiko Euskal Kolektibitatearen manifestazio kultural batzuk: Jaialdiak, Musika eta dantzak (1843-1960).

Egilea: Eneko Sanz Goikoetxea eta Alberto Irigoyen Artetxek

Historian zehar Uruguai-ko Ekialdeko Errepublikako euskal kolektibitateetan egon ziren orkestra zuzendari, koru, organo jole, txistulari, danbor jole eta akordeoi joleek eramandako bizitza, pertsonal eta musikala, berreskuratu dira. Horretarako, artxibo eta liburutegi ezberdinetan (publiko zein pribatuetan ) egin dira bilaketa lanak. Halaber, musikarien ondorengoak dituzten dokumentazioaren bilketak ere egin dira, Alzola, Larrinbe, Olaverri, Mujica eta Iguain-en kasuak erreferentzi bezala harturik. Dokumentazio bilketa ondoren esku izkribu, partitura eta grabazioak digitalizatu dira.

Gainera Uruguaien dauden Euskal Etxeen material grafiko ezberdinak erabili dira, bertan egon ziren ekitaldi ezberdinak kontestualizatzeko, erlazio bat eginik aurki ditzakegun argazki, programa eta festei buruz egin ziren kroniken artean. Era berean, euskal etxeek ateratzen zituzten barne buletinak ikertu dira Uruguaiko Euskaldunak abesten eta dantzatzen zuten musika ezberdinak ezagutzeko.

 
Irudia
 

Ezin da ahaztu XIX. mendeko hirugarren hamarkadatik aurrera, Uruguaien egondako euskaldunen izugarrizko inmigrazioa. Hau honela, Uruguaien 1883 urtean jaio zen "Caja Vasco Navarra de Reempatrio" bezala ezagutua, izan zen lehen euskal elkartea, zeinetan Pirineotako bi aldetako euskaldunak batera aurkituko diren. Grandmontagnek idatzitako "Los Inmigrantes Prsperos" liburuan, "Amerikako Euskara" bezala kalifikatu zuen hizkera sortu zela azpimarratu zuen. Euskara hau, bertan bizi ziren euskaldunen euskalkien nahasketaren ondorioz sortu zen. Luciano Bonaparte hizkuntzalariari, euskalki hau iritsi zitzaionean harritua gelditu zen, hizkera hau Buenos Aireseko euskalki bezala kalifikatu zuelarik.