Juan Zelaia Letamendi

Musika-Beka

Euskal Fundazioa Eresbil

SEIGARREN DEIALDIA 2013

EPEA: MAIATZAK 15
Eskuratu hemen deialdiaren oinarriak.

 

Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak, ERESBIL-Musikaren Euskal Artxiboaren antolaketa laguntzarekin, 2004 urtean jartzen du martxan Juan Zelaia Letamendi Musika Beka.

Juan Zelaia Letamendi Musika-Beka musika-ekimenetan euskara laguntzeko asmoarekin aurkezten da. Hortaz, Euskara eta Musika elkartuta zabaltzeko aurkeztutako proiektuei lagundu nahi die Beka-Lehiaketa honek.

Proiektuak euskaraz idatzi eta defendatuak izango dira.

Musika-munduko edozein eremu ezberdinetako proiektuak aurkez daitezke Lehiaketara, baina interes berezia izan lezakete proiektu-mota batzuek, nahiz eta horietara mugatu beharrik ez dagoen:

  • Alde sozial zabala duten egitasmoek (irakaskuntzan, adibidez).
  • Euskal musika-ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnek.
  • Beren emaitzetan Euskal Herri osora zabal daitezkeenek.
  • Euskal Diasporarako baliagarritasun nabariagoa dutenek.
  • Hedapen-teknologia berrien bidezko proiektuek.

Bi urtetik behin ematen da Beka, eta Beka-Lehiaketa gisakoa izan da berori, hau da, aurkeztutako proiektuen arteko lehia irekian Epaimahaiak aukeratutakoari ematen dio 9.000 -ko dirulaguntza.

Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioa, con la organización de ERESBIL-Archivo Vasco de la Música pone en marcha en el año 2004 la Juan Zelaia Letamendi Musika Beka.

La beca de música Juan Zelaia Letamendi tiene el propósito de impulsar el euskara en las iniciativas musicales. Esta Beca-Concurso intenta promover, alentar y ayudar a proyectos que anímen en su motivación la difusión del euskara y la música.

Los proyectos serán redactados y defendidos en euskera.

Las investigaciones pueden abordar cualquiera de los ámbitos relacionados con la música, siendo de preferente interés:

  • Proyectos de incidencia social amplia, como la enseñanza
  • Proyectos que revaloricen el patrimonio musical vasco
  • Proyectos que tengan incidencia en todo el ámbito vasco
  • Proyectos que sean válidos para la diáspora vasca
  • Proyectos relacionados con el desarrollo de las nuevas tecnologías

La beca se entrega cada dos años y teniendo el carácter de Beca-Concurso, es decir, en concurso abierto, con la adjudicación de una ayuda de 9.000 € al proyecto que decida el Jurado.

Aurreko deialdiak

2004-2005

Euskal herri-musika: ikerketen eta bilketen gaur egungo egoera.
Xabier Etxeberria Adrien

fondo urdina

2007-2008

Uruguaiko Euskal Kolektibitatearen manifestazio kultural batzuk: Jaialdiak, Musika eta dantzak (1843-1960).
Eneko Sanz Goikoetxea eta Alberto Irigoyen Artetxek

fondo urdina

2009-2010

Doinuen hitzak, hitzen doinuak: Euskal abestien prosodia aztertzeko proposamena.
Varun de Castro-Arrazola

fondo urdina

2011-2012

Marokoar musika kulturaren transmisioa. Lea Artibai eta Deba Barrena ikastetxetako marokoar ikasleen kasua.
Eugen Bidegain Urruzuno

fondo urdina