Juan Zelaia Letamendi

Musika-Beka

Euskal Fundazioa Eresbil

Seigarren deialdia 2013

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Lehiaketa honetan nornahik parte har dezake. Proiektua nor bakarrena nahiz talde, elkarte edo erakunderen batena izan daiteke.

Ekainean emango zaio Beka Proiektu aukeratuari; ikerlana burutu edo proiektua egikaritzeko urtebeteko epea izango du bekadunak.

Musika-munduko edoizen eremu ezberdinetako ikerketa proiektuak aurkez daitezke, baina interes berezia izan lezakete proiektu-mota batzuek, nahiz eta horietara mugatu beharrik ez dagoen: ikusi zeintzuk diren beheko PDFan.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua

2013ko Maiatzaren 15a

Laguntzen zenbatekoa

9.000

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aukezleak ondoko argibideak eskaini beharko ditu ikerketa proiektu-aurkezpena egiten:

  • Arduradun(ar)en datu pertsonalak:
    • Curriculum vitae.
    • NANeko zenbakia.
    • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa, telefonoa.
  • Landu nahi den proiektuaren azalpena (gehienez, 10 orrialde) egitura honen arabera:
    • Ikerlanaren izenburua.
    • Laburpena.
    • Helburu orokorra.
    • Gaiaren aurrekoak eta egungo egoera.
    • Lanaren interesa.
    • Lan egitaraua eta kronograma.
    • Metodologia.
    • Bibliografia.

Gainerako xehetasunetarako ikus bekaren oinarri osoak.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu:

943 000 868

bulegoa@eresbil.com